XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

25.- Kristoren oparian parte hartzerakoan gure bizitza eskeintzen diogu Aitari; baita mundu gizakoiagoa sortzearren lanean gurekin ari diren gizonen itxaropen eta nekeak, eta izadi osoa ere; gu baikara, hain zuzen, erresponsable.

Anaitasunean bizitzeko gure ahaleginak bildu nahia, agertzen du Eukaristia zelebrazioak eta hori, zuzentasuna ta maitasunean gizarte bat jasotzeko asmoz.

Espirituaren eraginez, mundua eraberritu, ta etorkizunerantza goaz, gizadia bera Jainkoarentzat eskeintza atsegin bihurtuko dan denborarantza.

Kristok aintzan berarekin bat egingo gaituen azken elkartzera goaz itxaropenez beterik.